
Irailaren 22tik 27ra, Errenterian egingo da JOLASean 2026, Kroma Artisau Elkarteak
antolatutako jolas eta jostailu artisauen jardunaldia.
Merkatuzarren eta Merkatuzar plazan egingo den ekimenak jolas tradizionala,
artisautza, inklusioa eta komunitatea uztartuko ditu, adin guztietako herritarrei
zuzendutako doako jardueren bidez.
Egitaraua
• Irailak 22–27 | 17:00–20:00 | Merkatuzar: jolas eta jostailu tradizionalen erakusketa
interaktiboa.
• Irailak 22–27 | 10:30–12:30 | Merkatuzar: jolas tradizionalen maleta ibiltarien sorkuntza
partekatua. Aurretik izena eman behar da.
• Irailak 23 | 17:00–20:00 | Merkatuzar plaza: kaleko jolasak Abarkarekin.
• Irailak 24 | 17:30–19:00 | Merkatuzar plaza: Munduko Jolasak, Proclade Yanapayren eskutik.
• Irailak 25 | 10:30–12:30 | Merkatuzar: “Herri-jolasen proiektu inklusiboak” solasaldia,
Abarka, Euskal Evasion Animation eta Batuz elkarteekin.
• Irailak 25 | 17:30–19:00 | Merkatuzar: “Objektu misteriotsuak” animazioa, Euskal Evasion
Animationen eskutik.
Jarduera guztiak doakoak izango dira. Maleta ibiltarien sorkuntza-saioan parte
hartzeko aurrez izena eman behar da [email protected] helbidean.
Informazio gehiago: 636 898 543.







