
Nola saldu ditzaket nire produktu eta zerbitzuak nazioartean? Oarsoaldeak eta Agustinak Zentroak, Gipuzkoako Merkataritza Ganberarekin eta Basque Trade & Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziarekin batera doako prestakuntza jarri dute abian, profesionalei, mikroenpresei eta ekintzaileei enpresa nazioartera zabaltzen laguntzeko.
Tailer praktiko hori urriaren 2an izango da 10:00etatik 11:00etara Agustinak Zentroan, eta Gipuzkoako Ganbarak eskainiko du.
ENPRESA NAZIOARTERA ZABALTZEN LAGUNTZEKO FORMAKUNTZA
Saio praktikoa izango da, nazioarteko enpresa-proiektuetarako edo ekimenetarako aukera berriak ireki nahi dituztenentzat pentsatua. Tailerrean zehar, parte-hartzaileek tresna digitalak ezagutuko dituzte, beren jarduera atzerrian azkarrago eta modu eraginkorragoan bultzatzeko, betiere datu zehatz eta eguneratuetan oinarrituta.
Besteak beste, honako gai hauek jorratuko dira:
• Nola aukeratu merkaturik egokienak, datuetan eta joeretan oinarrituta
• Muga-zergak aztertzea, muga-zergarik gabeko hesiak identifikatzea eta horien baldintza teknikoak ezagutzea.
• Bezero potentzialak atzerrian eraginkortasunez aurkitzeko metodoak
• Merkataritza-adimena erabiltzea erabakiak hobeto hartzeko
Tailer hau aukera ezin hobea da ezagutza praktikoak eskuratzeko eta edozein enpresa-jardueraren nazioartekotzea erraztuko duten tresna digitalak aplikatzen hasteko.
IZEN-EMATEAK ETA INFORMAZIO GEHIAGO
Nazioartekotu zure proiektua
Data: urriak 2
Ordutegia: 10:00etatik 11:00etara
Tokia: Agustinak Zentroa (Errenteria)
Hizkuntza: Elebiduna (euskara eta gaztelania)
Prezioa: Doan
943 518 404