
Jarraian, parte-hartzaileak eta sormenaren eta kulturaren etorkizunari forma ematen dioten proiektu berritzaileak aurkezten dizkizuegu.
- Kleo Arai Azpiazu Elbusto. Arteterapia. Margolaritzaren bidez emozioak lantzen ditu.
- Enara Rodriguez Bernal. Moda jasangarria (diseinatzailea eta jantzigilea). HAFU moda bilduma sortu du Japonia eta Euskal Herriaren arteko ekimenaren bitartez. Cristobal Balenciagan eta ekialdeko modarekiko zuen sentiberatasunean oinarritutako bilduma da. Tradizioa oso presente egongo den arren, bolumenen, formen eta ehunen berrikuntzarekin jolastu nahi izan du.
- Tannya Quezada. TEA (Trastorno del Espectro Autista) umeentzako ipuin liburuak sortzea, beraien jakin-min berezia asetzeko. Lehen liburua martxan da: “¿Por qué respiramos?”.
- Juana Dignorah Laza Herrera. Aniztasunaren, kulturaren eta sormenaren inguruan lan egiteko elkarte bat sortzea, balioa sortzeko, errealitateak eraldatzeko, pertsonen inklusioa errazteko eta pertsonen eta lurraldearen ongizatea hobetzeko, bai eta kolektibo behartsuekiko pertzepzioa aldatzen laguntzeko ere (generoa, adina, arraza, jatorria, gaitasuna, baliabideak…).
- Diego Bello. Jamaikako musikan espezializatutako musika ekoizlea eta promotorea.
- Ilargi Arrizabalaga Alberdi. “Non dago nire zauria? Eta zure zauria? Eta gure zauria? Zein da gure zauri bateratua?” Galdera hauek abiapuntu gisa harturik sortzen den musika proiektu euskalduna da Ilargi. Bere ibilbideko hirugarren diskoa prestatzen dabil.
- Ignacio Vizuete Bermejo. Tokiko ondarea babestea eta ondare horri balioa ematea, 3Dn digitalizatuz eta multimedia-proiektuen bidez herritarrei erakutsiz.
- Carlos Andrés Mosquera García. Musikari-talde bat osatzea, ekitaldiak antolatzea eta bere diskoetxea egitea da helburua, artista gazteei aukerak emateko eta musika-industrian eragina izateko.
Sortu eta Ekin KSI sektorean beraien proiektua sendotzeko lehen urratsa da, pertsona ekintzaile horiei beharrezko babesa eskainiz beren ideiak ekimen jasangarri eta kultur eta sormen eremuan eragin handiko bihurtzeko.
Hurrengo SORTU ETA EKIN programan zure hautagaitza kontuan hartzea nahiko bazenu, jarri gurekin harremanetan:
📩[email protected] | 📞943 518 404