Skip to main content
Uncategorized @eu

ADITU DESIGN MAHAI INGURUA egingo da Agustinak Zentroan

Ekainaren 12an, EIDEk sustatutako ZELULA SORTZAILEAK proiektuaren laugarren eta azken topaketa egingo da. Jardunaldi hauek Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoen Departamentuak lagundu ditu EKONOMIA SORTZAILEA 2024 programaren bidez.
Kudeaketa diseinuarekin, lehiakortasuna ikuspegiz” izenburupean, mahai-inguru bat egingo da Agustinak Zentroan (Errenteria), kultura- eta sormen-industrien ekintzailetzarako eta sustapenerako erreferentziazko gunean, diseinuaren sektorea profesionalizatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin bi erakundeek  2024an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren esparruan. Izan ere, diseinua kudeaketan aliatua da lehiakorragoak izateko.Miguel Sabel Designiteko Estrategia eta Aholkularitzako zuzendari exekutiboak moderatuko du saioa, eta honako hauek hartuko dute parte:
•    Mabel RodríguezTecnungo Berrikuntza Teknologikoko Masterreko zuzendari akademikoa.
•    Laura del HoyoWalter Packen I+Gko liderra.
•    Cecilia de Acha, Global R & D Managerra ABB Niessen-en.
•    Aitor ApezteguiaSalto Systems-eko Product
Managerra.Azken hiru enpresa horiek proiektuaren aurreko ADITU MATCH topaketetan parte hartu zuten, eta hitzaldi osoak EIDEren YouTubeko kanalean daude eskuragarri. Topaketa bakoitzean enpresa bultzatzaile batek parte hartu du, eta, kasu zehatz baten bidez, enpresa eremuan diseinua sartzearekin eta kudeatzearekin lotutako hainbat alderdi jorratu ditu, baita horren benetako eragina ere.Ekimena bereziki Gipuzkoako ETEei eta diseinatzaile autonomoei zuzentzen zaie, enpresetan lan egiten duten diseinuko profesionalen («in-company») sarea sortu eta sendotzeko beren erakundeetan eraldaketa- eta berrikuntza-eragile bihurtzeko. Enpresa sarearen etorkizuna ziurtatzen laguntzea da erronka, diseinua balio bereizgarria eta jasangarria ematen duen prozesu estrategikoa dela sinetsita.Topaketak ordubete inguruko iraupena izango du, eta, ondoren, bertaratutakoek iritziak trukatu ahal izango dituzte hizlariekin eta gainerako partaideekin mokadutxo batez gozatzen duten bitartean.Interesa duten enpresa guztiak gonbidatzen dira ekimen honetara joan eta bertan parte hartzera.Izena emateko formularioa hemen.

Informazio gehiago: Hasiera – Células creativas

EIDE
eidedesign.eus
944 249 053

AGUSTINAK ZENTROA
[email protected]
943 518 404