
Aukerak sortzen egitasmoaren baitan, ABB Niessen enpresako langileek argazki erakusketa egin dute, eta Agustinak Zentroan egongo da ikusgai maiatzaren 5etik aurrera.
Erakusketaren gaia ‘tradizioak” da eta argazkigintza bezalako diziplina artistiko baten bidez munduko hainbat ohitura erakutsi eta balioetsi nahi izan dituzte Oiartzungo enpresako langileek.
Arrantza, itsasoa, eguzki loreak, joaldunak, iñude eta artzaiak, joskintza, esperientzia pertsonalak, kezkak eta berri onak, antzinako zaporeak eta errezetak, tokiko merkatuekiko ardura… gai ugari landu dira erakusketan, aldi berean gure sustraietan eta erroetan aurkitzen ditugunak.
Lehen saria Eladio Airesek eskuratu du, arrantzale talde bati egunsentian ateratako argazki ederrari esker. Bigarren saria Andoni Galardirentzat izan da eta portuko itsasontzi koloretsuak ikus daitezke bertan. Azkenik, hirugarren saria Iker Alfonsok erdietsi du, eta etxe atarietan ipinitako eguzkiloreek eskaintzen diguten babesa islatu nahi izan du.
Agustinak Zentroaren bidez, Kultura eta Sormen Industriak babesten ditugu eta horregatik ateak zabaldu nahi izan dizkiogu erakusketari. Argazkien erakusketarako euskarri gisa Kromosoma tailerrak utzitako egurrezko eguzki-zuhaitzak erabiliko dira, Alberto Monroy eta Eva Diaz de Isla artisauek eginak.
Argazkiak Agustinak Zentroko lorategitik ikusteko aukera egongo da, maiatzaren 5etik 30era arte.
Aukerak Sortzen egitasmoa
Aukerak sortzen proiektuak, 2019an diseinatzen hasi eta 2024an abian jarri dena, mundu arduratsuago baterako aukerak sortzea du helburu. Sozietatean inpaktu positiboa izan nahi du, eta pertsona gisa dugun gizarte erantzukizuna sustatzea du xede.
Guzti hori lortze aldera, beren sorreratik elkarlanean aritu dira, besteak beste, tokiko merkataritzarekin, inguruko lantegiekin, kirol klubekin, abesbatzekin edota elkarteekin, eta ABB Niessenekin egindako argazki erakusketa horren erakusle da.
Oarsoaldea Garapen Agentziak urteetan aurrera atera dituen egitasmoek (eta gaur egun ateratzen dituenak) gizarte erantzukizunarekin lotura zuzena dutenez, Aukerak Sortzen egitasmoarekin pixkanaka bat egitea erabaki da. Zuk ere pertsona edo enpresa gisa dugun erantzukizun soziala sustatzen lagundu dezakeen egitasmoren bat baduzu, jarri gurekin harremanetan: Haizea Izan | AUKERAK SORTZEN. Haizea Izan
Sortu dezagun gutako bakoitzean mugimendu bat ! Haizea izan!
Info+: aukeraksortzen.eus
Instagram:@aukeraksortzen