Kultur eta sormen sektorerako prestakuntza saioak, maiatza-uztaila bitartean.
- Maiatzak 23: Digitalizazioa KSI sektorean. Lehen pausoak: Artea, musika eta diseinua bezalako arloetan digitalizazioaren aplikazioa praktikatzeko eta oinarrizko kontzeptuak aztertzeko.
- Maiatzak 30: Ecommerce eta marketplace: Ditugun salmenta-aukerak ezagutzeko eta horien bidez gure bezeroekin komunikatzeko erabilpena aztertzeko, Ecommerce proiektu bat nola abiarazi ezagutuz.
- Ekainak 6: Salmenta elektrikoaren alderdi juridikoak: Bete nahi dituen helburuak betetzeko baldintzak hasieratik nola planteatu ikasteko.
- Ekainak 13: Proiektuaren sostengarritasuna. Proiektu bat garatzea bezain garrantzitsua da denboran modu sostengarrian garatzen joatea.
- Ekainak 20: Naziortekotzea. Gakoak, programak eta ereduak.
- Ekainak 27: Produktibitatea eta doako tresnak: Produktibitatea 5Sen bidez denbora nola irabazi ikasteko.
- Uztailak 4: Adimen artifiziala: Bezero potentzialengan inpaktua maximizatzeko testu eta eduki bisualak IAren bidez nola sortu ikasteko.
Formakuntza saio hauek honako elkarteekin lankidetzan ere antolatu dira:
– Acelera pyme eta Gipuzkoako industri ingeniarien elkargo ofiziala; Europar Batasunak, Espainiako Gobernuak, red.es eta “Fondos Europeos”-ek finantzatuta.
– K Bulegoa.
– Gipuzkoako Bazkundea eta Basque Trade and Investment.
Ikastaroei buruzko informazio gehiago nahiko bazenu, sartu gure webguneko agenda atalean.
Zalantzak argitzeko: [email protected] | 943 494 129