Skip to main content
Uncategorized @eu

SORTU eta EKIN II, ekintzailetza bultzatzea kulturaren eta sormenaren sektorean

By 2025-03-25March 31st, 2025No Comments

Sortu eta Ekin programaren bigarren deialdia ireki da.

Helburua da kulturaren eta sormenaren sektorean (KSI) ekintzailetza bultzatzea, arlo horretako proiektuak garatzeko funtsezko baliabideak, prestakuntza eta laguntza emanez. Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako ekimena da, Ekonomia Sustapen eta Berrikuntza Departamentuaren bitartez. Ekimen honek ideia ekintzaileak indartzea eta epe luzerako kultura- eta sormen-proiektuen hazkundea eta jasangarritasuna sustatzea bilatzen du, Oarsoaldearen Garapen Agentziaren bitartez Agustinak Zentroan.

Lehenengo deialdian 6 proiektu interesgarrik hartu zuten parte, eta horietako batzuk gaur egun Agustinak Zentroan daude, beren proiektuak garatzen. Parte hartu zuten proiektuen artean, diziplina artistikoen bidez gure bizitzan ordena sinplifikatzeko eta mantentzeko ekimen bat, ikusizko kontzeptu paregabeak sortzera bideratutako diseinu grafikoko proiektu bat eta haurrentzako jostailu inklusiboen proposamen bat daude. Gainera, musika garapen pertsonalera hurbiltzea helburu duen ekimen bat, ilustrazioan talentu aparta duen ekintzaile bat eta ikus-entzunezko hizkuntza modu bikainean menderatzen duen sortzaile talde bat batzen dira.

Prestakuntza eta laguntza

Sortu eta Ekin KSI sektorean beren proiektuak garatzeko interesa duten pertsonak gaitzeko eta laguntzeko diseinatuta dago. Programan zehar, parte-hartzaileek beren ekimenen profesionalizazioari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratuko dituzte, haien hazkundea errazteko eta epe luzerako bideragarritasuna bermatzeko. Gainera, parte-hartzaileek laguntza pertsonalizatua jasoko dute eta beren ibilbide-orria egiteko aukera izango dute, lankidetza eta ideien trukea sustatzeko talde-lanean.

Nori dago zuzenduta?

Programa hau honako hauei zuzenduta dago:

•⁠ ⁠Kultura edo sormen sektorean ideiak edo proiektuak garatzeko lehen etapetan dauden pertsonei.
•⁠ ⁠Beren jardueran enpresa batean kontuan hartu beharreko ezagutzak eta ikuspegia ikasi nahi duten profesionalak.

•Sormen-diziplinetan graduatutako pertsonak eta kulturaren eta sormenaren sektorean ekintzailetzan prestakuntza praktikoa eta esperientzia nahi duten ikasleak.

Programa osoa: prestakuntza, hitzaldiak, bisitak eta ibilbide orria

Sortu eta Ekin programak prestakuntza trinkoa eta presentziala eskaintzen du, gehienez hautatutako 10 parte-hartzaileri mugatua. Programan sartutako jardueren artean, honako hauek nabarmentzen dira:

•Funtsezko gaiei buruzko saio monografikoak: negozio-eredua, dirulaguntzak, finantzaketa, fiskalitatea eta komunikazioa.
•Kultura- eta sormen-ekosistemari buruzko hitzaldi espezializatuak.
•Sektoreko enpresak bisitatzea.
•Laguntza pertsonalizatua proiektuaren funtsezko arloetan aurrera egiteko.
•Ekimen bakoitzari egokitutako ibilbide-orri baten hasierako azterketa eta garapena.

Gainera, elkar ezagutza eta tokiko ekosistema kultural eta sortzailearekiko lankidetza sustatuko dira, Agustinak Zentroan lan egiteko espazioak erraztuz.

Agustinak Zentroa: kulturaren eta sormenaren sektorerako gunea

Programa Agustinak Zentroan gauzatuko da, kultura- eta sormen-industrian (KSI) espezializatutako gunean, proiektu berriak sortzen laguntzeko, bai eta beren egoera hobetu nahi duten enpresa finkatuei laguntzeko ere, hori guztia diziplina anitzeko lankidetza-ekosistema batean eta sektoreko eragileekin.

Programaren funtsezko datak

Hautagaitzak aurkezteko epea: 2025eko apirilaren 25era arte

Hautaketa prozesuaren emaitzaren jakinarazpena: 2025eko apirilaren 28a.

Programaren aldia: 2025eko maiatzaren 5etik ekainaren 20ra.

Informazio gehiago eta kontaktua

Informazio gehiago behar baduzu edo zalantzak badituzu, [email protected] helbidera idatzi edo 943 518 404 telefonora deitu.

Sortu eta Ekin programan parte hartu nahi baduzu bidali zure eskaera inprimakia betez.

INRIMAKIA BETE

Ez galdu zure proiektuari behin betiko bultzada emateko aukera!