Agustinak Zentroak kultura- eta sormen-industrietako eragile estrategikoekin lankidetza harremanak sendotzen jarraitzen du, azkena, EIDE Euskal Diseinuaren Elkartearekin sinatu duen lankidetza hitzarmenaren bidez.
Argazkian ezkerretik eskubira: Esti Susperregi, Agustinak Zentroa proiektuaren zuzendaria, Angélica Barco Fernández, EIDEko lehendakaria, eta Aizpea Otaegi, Oarsoaldea Garapen Agentziaren presidentea.
Aizpea Otaegi Mitxelenak, Oarsoaldea Garapen Agentziaren presidenteak eta Angélica Barco Fernándezek, EIDEko lehendakariak, sinatutako akordio honen bidez, diseinuaren sektorea profesionalizatzea eta lehiakortasuna hobetzea bultzatu nahi da, horretarako Agustinak Zentroak eskaintzen dituen baliabideak erabilita.
Hitzarmena
Hitzarmen honen bidez, EIDEk enplegua eta ekintzailetza sustatzeko ekintzak zabaldu nahi ditu, eskualdeari eta Gipuzkoako ehunari balioa emango dioten diseinuaren esparruan. Horretarako, 2024 eta 2025 urteetan, lankidetza horren esparruan, hainbat jarduera egingo dira Agustinak Zentroan, EIDEko bazkideen topaketa profesionalak egiteko eta diseinuaren eta zirkulartasunaren arteko harremana indartzeko. Era berean, hainbat profesionalen arteko harremanak eta trukeak sustatuko dira, ADITU DESIGN bezalako ekitaldiak barne. Topaketa horiek proiektuak partekatzera, kontaktu-sarea zabaltzera eta “in-company” diseinatzaileei beren enpresetan berrikuntza-eragile bihurtzen lagunduko dieten tresnak eta edukiak ematera bideratuta daude. Era berean, Oarsoaldea eskualdeko enpresekiko harremana eta topaketa sustatuko dira, nazioartekotzearekin lotutako ekintzak egingo dira eta “euskal diseinua” kontzeptuan sakontzeko ekimenak zehaztuko dira.
EIDEren eta AGUSTINAK ZENTROAren arteko lankidetza-hitzarmen hau urrats garrantzitsua da diseinuaren sektorea profesionalizatzeko eta kultura- eta sormen-ekosistema indartzeko bidean. Bi erakundeek elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, ekintzailetza, berrikuntza eta lehiakortasunaren hobekuntza bultzatuko dituen ingurune bat sortzeko, eskualdearen eta lurraldearen garapen sozioekonomikoari laguntzeko.
EIDE irabazi-asmorik gabeko elkarte profesionala da, 1.986an sortua, eta Euskadiko eta Nafarroako diseinu industrialaren/produktuaren, grafikoaren/digitalaren, espazioen, zerbitzuen eta diseinu estrategikoaren arloko profesionalak eta enpresak biltzen ditu. Bere helburu nagusien artean, diseinua sustatzea dago, enpresen berrikuntza eta lehiakortasunerako faktore estrategiko gisa, bai eta Euskadi eta Nafarroa diseinuaren esparruan nazioko eta nazioarteko erreferentzia bihurtzeko ekarpena egitea ere.
Agustinak Zentroa
Agustinak Zentroa, duela gutxi inauguratua, KSI (Kultura eta Sormen) sektorean espezializatutako gunea da, irekia eta dinamikoa, sektoreko proiektuekin, enpresekin eta eragileekin batera proiektu berriak sortu, saretu eta elkarrekin hazteko. Beren lan-eremuen, ekintzailetza-, garapen- eta sendotze-programen eta lanbide-prestakuntza eta -topaketen eskaintzaren bidez, hainbat baliabide eskaini nahi dira KSI sektorearen lehiakortasuna hobetzeko.
Informazio gehiagorako
EIDE: [eidedesign.eus y 944 249 053]
AGUSTINAK ZENTROA: [ Agustinak Zentroa /[email protected] y 943 494 129]